AHOLKULARITZA ONLINE

Ongi etorri KirolPsikologia.com-en Online Aholkularitza Zerbitzuen gunera. Aholkularitza zerbitzu honen bidez, zuri, kirolari edo entrenatzaile, zure kirol helburuak lortzen lagundu nahi dizugu, kirola gogobetetze eta ongizate iturri izan dadin zuretzat.

Nola egiten dugu lan?
-Zure ezaugarri psikologikoak ebaluatzen ditugu lehendabizi, indarguneen, ahulguneen eta beharren azterketa eginez.
- Zure Entrenamendu plangintzan txertatuko duzun Prestakuntza Psikologiko Plangintza prestatuko dizugu.
-Zure ondoan egongo gara denboraldian zehar zure zalantzak eta galderak argitzeko komunikazio etengabean.

Zuen eskura jarriko ditugun baliabide berri hauen artean, hauexek daude:
Kontsulta Online: Bertan, aholkularitza eta prestakuntza psikologikoa eskaintzen diren email, txat eta ahots bidezko mezularitza bidez.
Galdeketak: Kirolari eta entrenatzaileen ebaluaketa online egiteko aukera eskaintzen duten tresnak.
Ikastaroak: Online ikastaroak eskaintzen dira aldagai psikologiko ezberdinak hobetzeko: helburu ezarpena, lehiaketa aurreko estresa nola kontrolatu, arreta eta kontzentrazioa hobetu, motibazioa handitu...

Galderak, zalantzak edo informazio zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan:
Emaila: kirolpsikologoa@gmail.com
Teléfonoa: 649 42 55 84
Skype: Kirolpsikologoa

Zerbitu guztiak ikusi nahi badituzu, hemen gaituzu: KirolPsikologia.com Aholkularitza Online