Futbolaria, pertsona da, gizakia. Jakina den zerbait berrestea besterik ez dirudi, edonork dakien kontua. Dena den, futbola aspaldi sartu zen dirutzaren eta espektakuluaren zurrunbiloan eta egun, kiroletik baino ikuskizunetik gehiago duen honetan, albiste iturri handiago dira kiroletik kanpo dauden kontuak: futbolarien soldata mardulak, futbolarien salerosketetan futbol elkarteek xahutzen dituzten dirutzak, futbolari hau edo bestea gauez irteten dela...
Zurrunbilo hau barrutik ezagutu duen Edu Alonso-k erretiroa hartzeko erabakia hartu duela jakinarazten duen elkarrizketa eman dio Berriari eta aipatzekoa iruditu zait bertan adierazten duen ideia bat : Zaleek, oro har, ez dute ( futbolari profesionala)pertsona bezala ikusten; objektu bezala tratatzen dute"
Dudarik gabe, zer pentsatu eta zer hausnartu ematen du Edu Alonsok esandakoak. Hausnarketa hori egitea komeniko litzaiekeen zerrenda osatzen hasiko bagina, ez zait iruditzen zaleak bakarrik direnik futbolaria pertsona bezala ez ikustearen erantzunkizun osoa edo erabatekoa dutenik. Futbol elkarteetako agintariek, kazetariek eta futbolariek beraiek ere zenbait kasutan, badute errurik.
2008-09-20
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario