MOTIBAZIOA: Ahaleginaren norabide eta intentsitatea
Ahaleginaren norabidea: Gizabanakoa, egoera batzuk bilatzeko joera duela, egoera jakin batzuetara hurbiltzeko joera duela adierazi nahi da, egoera batzuek erakarri egiten dutela.
Ahaleginaren intentsitatea: Gizabanakoak, egoera jakin horren aurren erabiltzen duen ahalegin maila, dugu.
- Oinarrizko motibazioa: Motibazioaren oinarri egonkorra, kirolaria eta ekintzaren arteko konpromezua definitzen duena. Lehiaketa kirolean, kirolariaren interes eta anbizioarekin zerikusia du.
Ze faktorek laguntzen dute oinarrizko motibazio sendoa?
Asetu beharreko behar pertsonalak, Kirol helburu erakargarriak, desafianteak eta lortzeko moduak, Kirol lorpenen ondorio interesgarriak, “Kostu” handia onartzeko prest egotea, Egindako inbertsioa, Beste alternatiba interesgarrien gabezia, Benefizio eta kostuen arteko aldeko harremana, Kirol proiektuan inplikazio altua
- Eguneroko motibazioa: Eguneroko norbere errendimenduarekin zerikusia du eta ekintzaren disfrutearekin hala lan giroarekin. Ekintzarekin lortzen duen saria, kirol emaitzak alde batera gelditzen direlarik.
- Barne Motibazioa: Kanpoko erreforzadoreen menpe ez dagoena.
- Kanpo Motibazioa: Kanpo indargarrien menpe dagoena.
Lehiaketa kirola ez den ekintzetan behatu izan da, barne motibazioak kirolarekiko atxikimendu sendoagoa lortzen duela kanpo motibazioak baino. Errendimenduko kirolean, berriz, ez dago ikerketarik motibazio mota baten edo bestearen nagusitasuna azaltzen duenik.
- Emaitzan oinarritutako motibazioa: lehiaketetako erronka eta helburuetan oinarritzen den motibazioa da, beste kirolariekin lehian neurtzea atsegin duten kirolariak izan ohi dira.
- Zereginean oinarritutako motibazioa: Norbere erronka eta helburuetan oinarritzen duen kirolariak izan ohi dira, kirolean domeinuzko eta hobekuntza pertzepzio subjektiboak ematen dieten atseginak asesten ditu. (Duda, 1992)
No hay comentarios:
Publicar un comentario