KirolPsikologia.com web guneak I. Kirol Psikologian Aholkularitza Beka abian jarri du. Bekaren barnean aintzat hartzen dena:
A) Kirolarien Beka
a) Ebaluaketa Psikologikoa: Oinarrizko Ebaluaketa Psikologikoa galdeketa eta elkarrizketa bidez.
Kirolariaren lan fitxa sortu.
b) Denboraldiko Plangintza Psikologikoa: Denboraldiko plangintza psikologikoa zehaztu eta hobetu beharreko aldagai psikologikoen entrenamendua.
d) Aholkularitza: Denboraldian zehar email eta telefono bidezko aholkularitza jarraia.
Hilabetean 45 minutuko 2 saio psikologoarekin barne.
B) Entrenatzaileen Beka
a) Talde Diagnosia: Entrenatzaileak zuzentzen duen kirol taldearen azterketa, talde kohesioa eta
harremanak neurtuz.
b) Denboraldiko prestakuntza psikologikoa: Denboraldirako helburuak eta plangintza psikologikoa
zehaztu. Hilabeteko plagintzak diseinatu denboraldiko unean uneko beharrei egokituz.
d) Aholkularitza Psikologikoa: Denboradian zehar aholkularitza eguneroko entrenamendu eta lehiaketan
sor litezkeen egoera ezbedinen inguruan.
Hilabetean 45 minutuko 2 saio psikologoarekin.
Bekan izena ematen duten eta hautatuak ez diren kirolari eta entrenatzaileek lehenengo elkarrizketa doakoa izango dute balizko aholkularitza psikologiko baten prestakuntzan.
Deialdiaren oinarriak hemen aurki ditzakezue: http://www.scribd.com/doc/18108598/Kp-Com-Bekak
Izenemateko fitxa berriz, hemen: https://spreadsheets.google.com/viewform?formkey=dGx4aHF0M1hHanJJYlREQ202UUtwOWc6MA..
Edozein argibidetarako: Telefonoa: 649 42 55 84
Posta Elektronikoa: kirolpsikologoa@gmail.com
2009-09-10
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario