2009-10-16

INDARTUZ-ekin AKORDIOA





KirolPsikologia.com-ek eta Indartuz Prestakuntza Fisikorako Zentruak hitzarmena lotu dugu.
KirolPsikologia.com-en zerbitzuak hobetzeko etengabeko nahia eta Indartuz PFak Kirolarien prestakuntzan duen eskarmentua eta esperientzia uztartuz, bezeroei arreta osoagoa eskaini ahal izango diegu. Hori dela eta, hemendik aurrera Indartuz PFan Kirol Psikologia Zerbitzuak gehituko zaizkie dagoeneko abian dauden Prestakuntza Fisiko, Elikadura eta Fisioterapia zerbitzuei, kirolari eta entrenatzaileei zerbitzu osoagoa eskaintzeko.

Hitzarmenaren arabera, Kirol Psikologia Zerbitzuak Indartuz PFak Lasarten duen egoitza erabiliko du hitzorduetan eta kirolari eta entrenatzaileekin egin beharreko bileretan.

Indartuz PF Lasarten (Gipuzkoan) dago, Blas de Lezo 2, behean ·Harremanetarako telefonoak 943 115 914 · 688 681 160 · Emaila: indartuz@indartuz.com Ongi etorri beraz, Indartuz-era.



Ikusi mapa handiagoa

No hay comentarios: