2010-01-13

Imanol Agirrek Berrian esandakoak

Imanol Agirre pilotariari Berrian egindako elkarrizketak pasarte interesgarriak utzi ditu gai ezberdinen inguruan. Elkarrizketa osoa, hainbat gai hartzen dituena: Erretiroaren gertutasuna, aldaketa beharra pilota profesionalean, unea gozoak, une gaziak.

Kirol Psikologiaren ikuspegitik ere, aitorpen interesgarriak egiten ditu helburuei, motibazioari edo psikologoaren laguntzaren beharraren inguruan:

Motibazioa eta Helburuak, eskutik helduta joan ohi dira. Manomanista izan da helburu nagusia bere ibilbidean eta zergatia azaltzen du:

"Urteko helburua markatzean txapelketak egun bat jartzen zidan. Martxoan hasten da, eta azarotik horretan sartuta nengoen. Helburuak markatzea eta horretan buru-belarri sartzea berezia da; txapelketa moduan ere berezia da, jendea askoz gehiago sartzen delako, beti dago adi... Inguruko jendearentzat ere berezia zen. Arratia aldean jendeak asko jarraitzen ninduen, berezia zen, eta emaitzak ere nahiko onak izan ziren."

Buruz burukoan hasieran asko sufritzen zuen eta buruko ahulezia aipatzen zionik ere ez zen falta.

"Kirolean maiz pasatzen da, markatzen zaituzte, eta betirako gelditzen da. Egia da hasieran, buruz buru zein lau t'erdikoetan, asko sufritzen nuela, eta bukaeran, beno... alde batetik ere bai. Azken urteetan ikasi dut zuzentzen, behintzat jokatzeko uneetan, buruz ondo egon naiz. Lehen asko sufritzen nuen, eta laguntza bila joan nintzen..."

Gabezia sentitzen zuen arlo psikologikoan eta laguntza eskatu zuen eta gustura dago hartutako erabakiarekin. Psikologo bat alboan hartu zuen lehen pilotaria izan zen:

"... Logroñon entrenatzen nintzen, Joaquin Plaza eta Titinekin; Plazak esan zidan berak bazuela ezagun bat lagunduko ninduena. Ondo dago, norberak badaki non dituen gabeziak eta horiek konpontzen saiatu behar du. Ni saiatu nintzen, eta gustura nago orduan eginikoarekin."

No hay comentarios: