2008-03-12

Zer da Kirolaren Psikologia?

Kirolaren Psikologiaren DEFINIZIOA:

ZER DA ETA ZER EZ DA KP?

  • Kirol Psikologia, Psikologiaren eremu aplikatua da.
  • KP ez da goi mailako edo eliteko kirolera mugatzen den arloa. 
  • Kirol hastapena, aisiazko kirola, errendimendu maila apalagoko kirola ere kontuan hartzen dira.
  • KP ez da kirolariaren ikerketara mugatzen: Kirolaria nahiz ingurunea hartzen dira kontuan eta bien arteko harremanak.
  • Printzipio eta irizpideak ezartzen dizkie Kirol Psikologoei haur nahiz helduen kirol partehartze osasungarria bermatzeko.
  • Kirolaren Psikologia ez da magia, ez ditu erremedio magikoak. Entrenamendu psikologikoa, arlo taktikoa edo teknikoa bezala, denbora eskatzen duen arloa da, ez da egun batetik bestera hobekuntza nabarmenak sortzen kirolariarengan.
Kirolaren eta ariketa fisikoaren psikologia gizabanakoen eta beren jokabidearen ikasketa zientifikoa da kirol eta ekintza fisikoaren ingurunean

ZER IKASTEN DU? Weinberg eta Gould (1995) autoreei jarraituz

a) Kirol partehartze eta errendimenduan eragina duten faktore psikologikoak.

Kirol ihardueran aritzeagatik eragina duten faktore psikologikoen artean, honako hauek hartzen dira kontuan: motibazioa, norbere buruarengan dugun konfidantza maila, arreta eta kontzentrazioaren garrantzia, estresa eta herstura, aktibazio maila…etabar.

Mota honetako galderak erantzuten ahaleginduko da Kirolaren Psikologia:

Zein eragin du hersturak saskibaloi jokalari batek azken segunduan partidua irabazteko erabakigarriak diren jaurtiketa libreak egin behar dituen unean?

Eragina izango al du autokonfidantzak haur batek igeri egiten ikasten ari denean?

Zein eragin izan dezake kirol talde batean entrenatzailearen lidertza estiloak?

b) Kirolean nahiz ariketa fisikoko ekintzetan partehartzearen eragin psikologikoak.

Kirola edo ariketa fisikoa egiten dugunean, nola egiten dugunaren arabera, ondorio psikologikoak izango ditu, modu positiboan nahiz negatiboan:

POSITIBOAK: Herstura , autoestimua , norbere buruarenganako konfidantza
NEGATIBOAK:
Elikadura nahasteak, kirola modu gehiegizkoan egitea.

No hay comentarios: