Kirolak, sarritan, kirol arlotik haratago iristeko ahalmena izaten du eta halaxe gertatu da Iraken, armen polbora eta zauritu nahiz heriotzaren odola, eguneroko zorigaitz den herrialdean. Zoriontasuna posible izan da egun batzuez, futbol selekzioak Asiako Kopan lehenengo aldiz garaipena eskuratu baitzuen. Helburu hori lortzeko, ordea, bidea ez da batere erraza izan eta horren adibide gordina da Jorvan Vieira brasildar hautatzaileak elkarrizketa batean esan berri dituenak. Gauza jakina da goi mailako kirolean errendimendu egokia izateko eta bakoitzak duen guztia emateko, komenigarria dela kirolaz gaindiko arazoak alde batera utzi eta kontzentrazio guztia zereginean jarri ahal izatea. Baina ez da batere erraza, hainbat galdera ezinbesteko sortzen direlako: nola lehiatu daitezke kirolariak, familia, lagunak bizi diren herrialdean bonba hotsak eta tiroak nagusi direnean? Nola lortu talde batu bat, taldean kurduak, xiitak eta sunitak daudenean, elkar ezin ikusi direnean? Nola lortu daiteke taldekideen arteko berdintasuna, kideen artean Europako ligatan dirutzak jasotzen dituzten profesionalak eta guda artean hazitako gazteak elkartzen direnean?
Beste behin, kirola haruntzago joan da eta hautatzailearen zeregina ezinbestekoa izan da zailtasun guzti horiei aurre egiteko orduan, irudimena eta gizatasun sentimendua erabili ditu, eta arazoak arazo, gizakiok egoerarik latzenetan ere, kirol helburu handiekin amets egiteko ahalmena mantentzen dugula erakutsi, egoera lazgarrienetan ere, barne motibazioa ateratzeko ahalmena.
2007-08-18
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario