2008-09-24

Entrenatzaile izatea norberaren herrian

Berrian elkarrizketa egin diote Patxi Bilbao Urdaibako entrenatzaileari. Bigarren urtez jarraian San Miguel Liga irabazi du Bermeoko ontziarekin. Etxeko taldean hainbat urte eman ondoren, datorren urtean ez jarraitzea erabaki du. Arrazoiak elkarrizketan azaltzen ditu. Etxean aritzeak bere burua gehiegi presionatzea ekarri diola aitortzen du.

Entrenatzaileen lanaren inguruan sarritan aipatzen den kontua izan ohi da "entrenatzailearen bakardadea". Kasu honetan, aurkakoa gerta daitekeela ere ikus dezakegu. Hau da, Patxi Bilbaok etxean entrenatzen du, herrikoen babesa eta berotasuna sentitu dituela adierazi eta eskertzen ditu. Dena den, irudipen guztien arabera ona edo aldekoa izan beharko lukeena, gainkarga eta gehiegizko pisu bihurtu dela dio. Antzeko kontua irakurri nion Manix Mandiolari joan zen denboraldian Eibar uzteko erabakia hartzearen arrazoien artean aipatzen zituenean. Bera Eibartarra izanik, beste edonon entrenatu izan duenean baino erantzunkizun handiagoa sentitzen zuelako eta eguneroko bizitzan, Eibarren, ez dela erraza eguneroko "presio" hori eraman, nahiz eta positiboa izan.

Gainera, denboraldian zehar kirol talde batean egoten diren bizipenak ederki isladatzen ditu, une onak, une txarrak, zalantzak baina guztiarne gainetik, Denboraldiko emaitzak modu objektibo batean hausnartzen ditu.

No hay comentarios: