2008-10-12

Helburu ezarpena I

Kirolari eta entrenatzaile guztiek, kirol ihardunean, helburuak jartzen dituzte. Helburu hauek, normalean, lehiaketara zuzendurik egon ohi dira eta kirol emaitzekin lotzen dira ezinbestean. Dena den, kirol emaitza hauek lortu ahal izateko, aurrez egin beharreko lana entrenamendua da eta hemen ere helburuak jartzea ezinbestekoa da kirol helburuak lortu ahal izateko. Entrenamenduan helburuak jartzea lagungarria izango da, lehiaketa helburuak gauzatu ahal izateko, aurrez eman beharreko pausuak zehaztuko baitizkigu. Helburuak benetan eragingarriak izan daitezen ezaugarri batzuk bete beharko dituzte:

1) Helburu zehatzak ezarri,

2) Helburu zailak baina errealistak ezarri

3) Helburuak epe motzera zein luzera ezarri

4) Errendimenduzko helburuak ezarri

5) Helburuak idatziz jarri

6) Helburuak lortzeko estrategiak abian jarri

7) Partehartzaileen nortasuna kontuan izan

8) Helburuekiko norbanako konpromezua landu

9) Helburuei laguntza esquíen

10)Helburuan ebaluaketa burutu epeka

Kirolaren Psikologiaren alorrean teknika erabilienetako bat helburuen ezarpena da. Kirolak berarekin dakartza erronka eta norbere burua gainditzeko saioak eta hori egin ahal izateko aurrez helburuak jartzea ezinbestekoa da. Helburuak, nagusiki, bi motatakoak izan daitezke:

Alde batetik EMAITZAZKO Helburuak, kirol emaitza jakin bat lortzea alegia: lasterketan lehenengo gelditu, futbol sailkapeneko 7. postua lortzea eta modu honetako helburuak ditugu.

Bestalde, geure jokabidearen menpeko helburuak ditugu, geuk egiten dugunaren arabera lortzen diren helburuak, EGINKIZUNEZKO helburuak dira. Helburu hauek geure jokabidearen emaitza izango dira, eta ahaleginean oinarritzen diren helburuak izango dira geure jokabidearen hobekuntza ekarriko digutena, neurgarriak izango baitira, behagarriak.

Eginkizunezko helburuak emaitzazko helburuak lortu ahal izateko bete beharreko jomugak ditugu eta garrantzitsuak dira, besteak beste, arrazoi hauek direla eta:

a) Norberaren jokabidearen garrantziaz ohartarazten gara: kirolaria bere esku dauden ekintzetan erdiratzen da, bere jokabidean, alegia.

b) Kirolariak, bere arreta, jokabidean jarriko du, balizko emaitzan pentsatu ordez. Harreman zuzena ezartzen da JOKABIDE eta EMAITZA artean.

c) Emaitzazko helburuen balorazio errealistagoa egiteko lagungarri izango du kirolariak. Kirolariak bere burua hobeto

d) Jokabidearen eta honen aldeko ondoriozko estimuluen arteko harreman positiboa gauza dadin lagungarri izango da.

e) Modu honetan, norberaren kontrola eta konfidantza pertzepzioa handituko da eta baita motibazioa ere.

No hay comentarios: