Pasa den Abenduaren 31an beraien kirol ibilbide profesionalaren inguruan erabakiren bat hartu behar izan duten zenbait txirrindulariren ikuspuntu interesgarria azaltzen den albistea argitaratu zen.
Hiru egoera mota ezberdini erantzuna eman beharko diete zenbait txirrindularik:
Batzuek, profesional mailan jarraitu nahi izango lukete, baina azkenean eskaintzarik jaso ez dutenez,pauso bat atzera egin eta amateur mailan jarraitzeko asmoa azaltzen dute, bigarren aukera bat lortzeko asmoz. Bigarren talde batean, beraien kirol ibilbidea amaitutzat eman eta zeregin profesional berrien erronkei aurre egiteko prest azaltzen direnak ditugu. Eta hirugarren taldean berriz, profesional mailan jarraitu ahal izateko eskaintzaren baten zain dauden txirrindulariak ditugu, telefonoari itsatsita.
Kirol profesionalaren gazi-gozoak gogortasun guztiarekin.
Jon Bru-ren prestakuntza psikologikoaren inguruko gogoeta interesgarria aipatu nahi nuke: "En el ciclismo veo una laguna en preparación mental. Conozco ciclistas muy buenos que se vienen abajo por la presión, pero es difícil concienciarse de esto" "Txirrindularitzan hutsunea sumatzen dut prestakuntza psikologikoan. Presioa jasan ezin duten oso txirrindulari onak ezagutzen ditut, baina ez da erraza horretaz jabetzea".
Beste behin, prestakuntza psikologikoan hutsunea, kontzientzia edo ezagutza falta....
2009-01-03
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario