2009-05-27

Bartzelonak hirukoa lortu du

Bartzelona futbol taldeak Europako Txapeldunen Ligako txapeldun berria dugu. Modu honetan, jokatu dituen hiru txapelketak lortu ditu: Espainiako Liga, Errege Kopa eta Txapeldunen Liga. Pep Guardiola entrenatzaile moduan Bartzelonako lehen taldeko buru lehen aldiz aritu da eta jokatutako txapela guztiak jantzi ditu. Burura datorkit ezinbesteko galdera: Eta bihartik aurrera zer? Esan nahi dut, goi mailan entrenatu duen lehenengo denboraldian eta jokoan zeuden txapelketa guztiak irabazi ondoren, zein izango du orain motibazio iturri? Galdera hori bera egingo dio Guardiolak bere buruari datorren denboraldia prestatzen hasten denean: Nola motibatuko ditut orain jokalariak? Zer esango diet grina pizteko, borrorako eta lanerako jarrerak futbolariengan berriz ere sustatzeko ? Lortu berri duen erronka bezain handia izango da datorren denboraldian jokalariak aurten bezala motibatzea. Irrikitan nago erronka berri horri nola erantzungo dion ikusteko.

No hay comentarios: