2009-06-02

Guardiolak Erroman jokalariak motibatzeko erabili zuen bideoa

Pep Guardiolak bideo hauxe erabili zuen Bartzelonak Txapeldunen Ligako Finala jokatu baino ordu laurden lehenago Erromako Olinpiar Estadioko aldagelan jokalariak motibatzeko. 7 minutuko bideoa da eta bertan lehen taldeko 24 jokalarien irudiak tartekatzen dira Gladiator filmeko irudi eta esaldiekin nahastuta. Bideoaren une batean, Gladiator filmeko esaldia: " Ez dakigu zeri egin behar diogun aurre, baina bizirik ateratzeko aukera gehiago izango ditugu elkarrekin borrokatzen badugu".

No hay comentarios: